Indarkeria armatua Covid garaian


 

Santa Marthako talde paramilitarrek 47 eraso armatu egin dituzte martxoaren 24tik.

 

 Desplazamendu behartuan dauden Maya Tsotsil herriko komunitateek setiopean jarraitzen dute.

Martxoaren 24tik, Fray Bartolomé de Las Casas Giza Eskubideen Zentroak (Frayba) gutxienez 47 eraso armatu erregistratu ditu. Aldamako Komunen eta Desplazatuen Batzorde Iraunkorrak egunero jakinarazten ditu Chenalhórekin muga egiten duten komunitateetara zuzendutako eraso armatuak. Euren burua babesteko, herritarrek bere etxeak uzten dituzte eta etengabe ezkutatzen dira mendian, partzeletan edo kafetaletan.

 

Horregatik, Fraybak Mexikoko Estatua premiatzen du:

 
  •  Nazio Batuen Jarraibide Esentzialak integratzea, COVID 19ak sortutako pandemiaren arretan giza eskubideen ikuspegia txertatzeko. Zentzu horretan, biztanle ahulenen babesa bermatzea eskatzen dugu, esate baterako desplazamendu behartuan dagoen Aldamako Tsotsil Maya komunitatea.

     
  • Barrutiko Hirugarren Epaitegiaren 340/2020 agindu judiziala betetzea, Aldamako Tsotsil Maya komunitateen bizitza, osotasuna eta segurtasuna babesten duena.

 

Nazioko eta nazioarteko gizarte zibilari ekintza hau sinatzeko eskatzen diogu:

 

Proteger la vida de las comunidades del Pueblo Maya Tsotsil, en desplazamiento forzado, de Aldama.

Esta petición se ha cerrado.

Fecha final: May 31, 2020

Firmas recogidas: 295

295 firmas

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

17 − 8 =

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.